Atxiloketaren zergatiaren inguruko informaziorako eskubidea.
Isilik egoteko eskubidea; adierazpenik ez egiteko eskubidea; galderak ez erantzuteko eskubidea; eta Epailearen aurrean soilik deklaratzeko eskubidea.
Bere kontrako adierazpenik ez egiteko eskubidea, eta erruduna ez dela adierazteko eskubidea.
Abokatu bat izendatzeko eskubidea, eta abokatu horren parte hartzea eskatuz bai adierazpen eginbideetan bai nortasun erakustaldi guztietan. Ez badu abokaturik izendatzen, ofiziozko bat izendatuko zaio. Trafiko segurtasunaren aurkako delituetan abokatuaren laguntzari uko egin ahal dio; eta nahi duen unean uko hori berriro ken dezake.
Bere atxiloketari aurka egiteko ezinbestekoak diren eginbideen datuetara irispidea izateko eskubidea.
Atxiloketaren eta zaintzan dagoen lekua jakinarazteko eskubidea aukeratzen duen pertsonari; eta edozein pertsonarekin telefonoz komunikatzeko eskubidea. Atzerritarra bada, bere herrialdeko kontsulatzeari jakinaraziko zaio eta komunikazioa izan ahal du agintari kontsularrekin.
Itzultzaile doakoa izateko eskubidea hizkuntza ez badu ulertzen edo ezintasunak baldin baditu; edo Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan hitz egiteko eskubidea.
Auzi medikuaren edo ordezkoaren azterketa jasotzeko eskubidea; edo administrazio publikoaren eskumeneko mediku baten azterketa.
Doako laguntza juridikoa eskatzeko eskubidea; eta hori eskatzeko baldintzak jakiteko eskubidea.
Atxiloketaren gehienezko epea zein den jakiteko eskubidea; ez da 72 ordu baino gehiago izango. Atxiloketaren legezkotasunari aurka egiteko Habeas Corpus eskatzeko eskubidea; eta eskubide hauek idatziz jasotako kopia eskuratzeko eskubidea.